XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN ZATHIA AINTZINDARI BEHARRA

... Ekainaren 15a 1940 urthean.

Hilabethe bat du gerla egiazki hasia dela.

Izigarriko oldarrean, etsaia jauzian jin zauku.

Avionek, tankek, kanoiek, otoek eta motoek, oinezko soldadoek, aintzinean baderamatzate gure soldado dohakabeak.

Ihesi doa armada, Frantziako armada.

Frantziako hiri ttipi batean ginen, gogoaren kontra gibelerat joanak.

Gibelerat ari eta gibelerat joan behar, nahitez.

Badira oinezkoak, zaldizkoak, aviaturrak, artillurak, denak nahas-mahas.

Batzu oihuka, bertzeak nigarrez, bertze batzu kolpatuak, bakar batzu harmak eskuan, denak kechu, bakar batzu irri maltzur bat ezpainetan.

Eta orduan, soldado batek oihuka galdegiten du: - Nun da aintzindaria? Mana dezala, guk obedituko dugu.

Egia handia, nun da aintzindaria? Nun dira aintzindariak? Nehork ez daki.

Hasteko aiphatu leku hartan, sarjantaz goragoko aintzindaririk ez dut ikusten.

Gain hartan avionak ari zauzkigu burrumba eta burrumba, zerua bere balute bezala, lurraz jabetu ondoan.

Zertako ez dauzkigute botatzen beheiti jeusten ikusten ditugun pilota hetarik? Zertako? Ez zaiote balio jende nahasi eta izitu horren chehakatzea.

Izitua denetz jendea, ez galda othoi.

Harritua dago.

Emazte gazte batzu soldadoeri lothuak dira, ezin bazteraraz.

Nigarrez eta oihuka ari dira: bainan zaudezte hemen, heldu zauzkigu eta chahu gira.

Zaudezte, othoi.

Ene haurrak bederen nahi ditut zaindu.